Erakusketak

Euskadi Literatura Sariak

erakusketa_euskadi_sariak_2017

2018/11/02 - 2018/11/30

2017ko Euskadi Literatur Sarien berri jasotzen du erakusketa honek. Sarituak izan ziren liburuen azalak ez ezik, horien idazleen biografiak zein liburuaren nondik norakoak jasotzen dira 7 paneletan. Asier Serrano, Fernando Aramburu, Leire Bilbao, Matías Múgica, Mikel Valverde, Arantxa Urretabizkaia eta Ander Izagirreren sortzaileen kezkak, ikuspegi anitzak eta talentua islatzen dituzte.

Non: Okendo Kultur Etxea (Liburutegiko sarrera)

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30

Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Kolaboratzaileak: Euskal Idazleen Elkartea, Eusko Jaurlaritza

Paddington izeneko hartza

erakusketa_paddington

© P&Co. Ltd 2018

2018/11/09 - 2019/02/03

Michael Bondek idatzitako Paddington Hartza obra haur literatura ingelesaren klasikoetako bat da.Orain 60 urte, Perutik iritsitako hartz batek Brown sendia ezagutu zuen Paddingtoneko geltokian. Orduz geroztik, Brown familiaren bizitza aldatu egin da... izan ere, Paddington haien etxean bizi delarik, eguneroko gertaera arruntenak aparteko bilakatuko dira.

A Bear Called Paddington liburua 1958an argitaratu zen estreinakoz, Peggy Fortnumen ilustrazioez lagunduta. Hain zuzen ere, ilustrazio horiek ikusgai izango dira Aieteko erakusketan, bai eta Londresko Paddington inguruko beste hainbat elementu ere.

Non: Aiete Kultur Etxea

Erakusketaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30 (Gabonetan 10:00-14:00)

Larunbatetan: 10:00-14:00

Igandeetan: 10:00-14:00

Astelehen eta jaiegunetan itxita.

2023 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala