David Truebak kazetaritza ikasketak egin zituen eta gazte zelarik hasi zen prentsan, irratian eta telebistan lanean. Amo tu cama rica (1992) izan zen gidoigile gisa egindako lehen lana. Los Angelesen osatu zituen ikasketak, American Film Instituten, eta jarraian, Los peores años de nuestra vida (1994) filmaren gidoia idatzi zuen, arrakasta handia eskuratu zuena. Zuzendari lanetan ere aritu da, 1996ean zuzendu zuen bere lehen filma, La buena vida. Jarraian Obra Maestra (2000), Soldados de Salamina (2003) eta Bienvenido a casa (2006) zuzendu zituen. Azken filma, Casi 40, aurtengo Malagako Zine Jaialdian aurkeztu zuen.
Bost eleberri idatzi ditu, eta hamar hizkuntza baino gehiagora itzuli dira horiek: Abierto toda la noche (1995), Cuatro amigos (1999), Saber perder (2008), Blitz (2015) eta Tierra de campos (2017).