Literatura basakeriaren kontrako erresistentzia modua ere bada, eta horregatik, hain zuzen, botereak gertutik zaintzen du, bai eta desaktibatzen saiatu ere. Zelatatutako idazketaren adibide garbiak dira diktadurak zein gatazka egoerak. Slavenka Drakulić, Balkanetako gerraren eta komunismopeko bizitzaren kronista bikaina, Luisa Etxenike idazle eta saiakera egilearekin mintzatuko da Europa garaikideko literatura eta historiaren arteko harremanez.
Moderatzailea: Berta Ares.
* Itzulpena euskaraz eta gaztelaniaz