Literaktum-ek bat egingo du Komikilabea jardunaldiekin, jaialdiaren hitzaurre gisa, komikiaren eta literaturaren arteko harremanak aztertuko dituen ekitaldi batean.
Los desiertos de Sonora Altair Magazine aldizkariaren ekoizpena da, eta bidaia literario eta sentimentala osatzen du Mexikoko ipar-mendebaldean barrena. Roberto Bolañoren Los detectives salvajes lanaren eskutik, lurralde liluragarri eta muturrekoaren misterioak eta irudiak deskubritzea du xede bidaia honek. Bidaiaren eta bere kulturen ikuspegi imaginario zein bisualaz hausnarketa egiten du, eta Roberto Bolañoren unibertso literario berezia Mexikoko basamortuetan nola eraiki daitekeen (bir)pentsatzeko proposamena da.
Moderatzailea: Ander Izagirre
Laguntzailea: Altair Magazine