Eztabaidak II: ¿Quién hace la cultura? Injusticias epistémicas, Danele Sarriugarte & Fernando Broncano

VOLVER

eztabaidak-ii-quien-hace-la-cultura-injusticias-epistemicas-danele-sarriugarte-fernando-broncano
Larunbata, 2018(e)ko azaroak 17
12:00
Kaxilda liburu-denda - Arroka kalea 2
Ele bitan
Libre, jarleku guztiak bete arte

Luxua izatetik industria izatera igaro da kultura, eta identitate berriak, bizimodu berriak sortu dira trantsizio horretan, baina baita elkarri min emateko era berriak ere. Kulturan dagoen egonezina oinaze modu bat ere bada. Nork erabakitzen du zer den eta zer ez den kultura? Erakundeek, hiriburuetako kultura eliteek, kapitalaren nazioarteko fluxuek? Sozialki zein akademikoki gehiegizko abiaduran doan mundu honetan, arte eta humanitateen alorreko ekoizpena gero eta ezengokorragoa da eta patologiatik gertu dauden identitateak sustatzen ditu.

Danele Sarriugarte idazleak eta Fernando Broncano irakasleak, kulturaren kritikan murgilduta daudenak, gai horiek aztertuko dituzte euskaraz zein gaztelaniaz. Sarriugartek generoaren ikuspegitik helduko die gai hauei, aurten kaleratutako Azala erre (Elkar, 2018) eleberriaren bidez. Sarriugartek esana da: “90 urte dira Virginia Woolfek esan zuenetik emakume batek 500 libera eta gela bat norberarena behar dituela eleberririk edo poesiarik idatziko badu. Eta orain, zer? Orain freelancearen garaia dugu. Twitterrena eta nor bere burua promozionatzearena. Garai horrekiko kezkaz idatzi nuen Azala erre eleberria eta fikziotik kanpo ere jarraitu nahi nuke horretan pentsatzen”.

Jarraian, Broncano, Cultura es nombre de derrota (Delirio, 2018) lanaren egilea, epistemologia politikoari eta kapitalismo kognitiboaren garaiko ezagutzaren sorkuntzari buruz argitaratutako lan filosofikoetan oinarrituko da.

Euskaraldia gainean dela kontuan hartuta, bi jarduerak ele bitan egingo dira, euskarazko eta gaztelaniazko interbentzioekin.

Moderatzailea: Antonio Casado da Rocha

* Pentsatu! Jaialdiak sustatutako ekitaldia, EHUkultura eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusarekin elkarlanean.

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala