Literaktum-ek aurkezten du I: Amek ez dute idazten, Katixa Agirre

VOLVER

literaktum-ek-aurkezten-du-i-amek-ez-dute-idazten-katixa-agirre
Euskaraz
Asteazkena, 2018(e)ko azaroak 14
19:00
Elkar Aretoa - Fermin Calbeton, 21
Euskaraz
Libre, jarleku guztiak bete arte

Amatasunaren eta arte-sorkuntzaren arteko harremanaz gogoeta egiten du idazle gasteiztarrak bere azken eleberrian, hari detektibesko baten bidez: emakume gazte batek bere haur txikia hiltzen du, ageriko arrazoirik gabe, eta kasu horrek jakin-mina eta obsesioa sortuko dizkio ama eta idazle den protagonistari.

Sorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari; sorkuntza da, halaber, haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere bigarren nobelan, irrikaz irensten den fikzioa eraikiz eta, aldi berean, gogoan geratzen diren hausnarketekin aberastuz.

Elkarrizketatzailea: Eider Rodríguez

Kolaboratzailea: Elkar argitaletxea

2018 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala