Astelehena, 2018(e)ko azaroa(r)en 19-(e)an
Literaktum Jaialdiak bigarren asteari ekin dio eta jardueraz beteta datorkigu astea. Hitzaldiak, eztabaidak, afaria eta ibilbide literarioa izango dira, besteak beste.
Jarraitu irakurtzen:
Literaktum jaialdiak egin du jada bidearen erdia eta gaur ekingo dio jarduerez betetako bigarren asteari. Izen handiak, gaurkotasuneko eztabaidak, afaria eta ibilbide literarioa izango dira, besteak beste. Haurrentzako jarduerak ere ez dira faltako.
Jarduera horien artean nabarmendu nahi dugu gaur eta bihar, azaroak 19 eta 20, belaunaldi berrien literaturaren inguruan egingo diren bi mahai-inguruak. Estibaliz Martínez eta Peru Iparragirre idazle gazteak Zergatik idazleak? gaia hizpide hartuta ariko dira Samara Velte kazetariarekin solasean. San Jeronimo aretoan izango da, 19:30etik aurrera. Bihar, berriz, Gazteak eta irakurketa gai interesgarria izango dute mintzagai Maialen Berasategi kazetariak, Imanol Epelde irakasle eta blogariak eta Larraitz Idarreta liburuzainak. Gazteak irakurketara hurbiltzen diren, nola erakar daitezkeen eta beste hainbat gai landuko dituzte Uxue Alberdi idazlearen gidaritzapean. Mahai-ingurua San Jeronimo aretoan egingo da ere, 19:30ean hasita.
Hauek dira bigarren astean egingo diren jarduerak:
Azaroak 20
La vida duele IV – El silencio de los crujidos. Tríptico de la soledad
Jon Bilbao & Pilar Adón
Troa Zubieta liburu-denda – 19:30 Gaztelaniaz
Literaktum Wikilantegia
Haur Liburutegia – 17:30
Azaroak 21
La vida duele V – Asuntos de familia
Manuel Vilas & Juan José Millás
Tabakalera – Kutxa Kultur plaza – 19:30 Gaztelaniaz
Azaroak 22
La vida duele VII
La favorita de... Edurne Portela – La cinta blanca
Tabakalera – zinema aretoa – 20:00 Jatorrizko bertsioan, azpititularrekin
Minak bizi VI
Han ez banengo bezala
Slavenca Drakulic
Kaxilda liburu-denda – 18:00 Euskaraz / ingelesez
Literaktum-ek aurkezten du II
Harkaitz Cano – Fakirraren ahotsa
Lugaritz Kultur Etxea – 19:30 Euskaraz
Azaroak 23
Debates II
La escritura vigilada: literatura e historia en Europa
Slavenka Drakulic & Luisa Etxenike
Koldo Mitxelena Kulturunea – 19:00 Ingelesez, aldi bereko itzulpenarekin
Clásicos III
Cenar con Anna Karenina
Slawka Grabowska
Convent Garden - Solasaldia: 19:30 / Afaria: 21:00 Gaztelaniaz
Azaroak 24
Klasikoak IV
Pio Baroja Donostiara bisitan
Ibilbide literarioa
Okendo plaza – 11:00 Euskaraz
Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Literaktum presenta III
Como si todo hubiera pasado
Iban Zaldua & Ramon Saizarbitoria
Troa Zubieta liburu-denda – 18:30 Gaztelaniaz
Emanaldia
Martuteneko kartzelan
Bernardo Atxaga & Jose Kruz Gurrutxaga
Loiola Kultur Etxea – 20:00 Euskaraz
LITERAKTUM TXIKIA
Azaroak 20
Galtzagorriak antzerkia
Aiete Kultur Etxea – 17:00 Euskaraz
Azaroak 21
Aita Manuelen ipuinak
Ipuin kontaketa eta ilustrazio tailerra
Okendo Kultur Etxea (Haurtxokoa) – 18:00 Euskaraz
Azaroak 24
Paddington 2 filmaren emanaldia
Aiete Kultur Etxea – 17:00 Euskaraz
Informazio gehiago: www.literaktum.eus