Nuria Barrios

Nuria Barrios (Madril, 1962)

54_nuria_barrios

Idazlea da eta Filosofian doktorea. El hilo de agua (2004) poema-liburuari esker, Sevillako Premio Ateneo eskuratu zuen. Bere lanen artean, aipatzekoak dira Amores patológicos (1998) eta El zoo sentimental ( 2000) ipuin-liburuak eta Balearia (2000) bidaia-liburua. Era berean, zenbait ipuin antologiatan kolaboratu du: Páginas amarillas (1998), Vidas de mujer (1998), Cuentos de mujeres solas (2002), Pequeñas resistencias (2002), Tu nombre flotando en el adiós (2003) eta Comedias de Shakespeare (2007). Bere lanak neederlanderaz, italieraz, portugesez, kroazieraz eta esperantoz irakur daitezke. El País egunkariko literatura gehigarrian kolaboratzen du eta zutabegile lana saritu dio Fundación Mastiak.

Kritika bikaina jaso zuen El alfabeto de los pájaros (2011) lanaren ostean, Nostalgia de Odiseo (2012) poema-liburua argitaratu zuen, bakardadeaz, zoramenaz, desiraz eta maitasunaz mintzo dena.

Azken lana 2015eko martxoan argitaratu zuen, Ocho centímetros izeneko ipuin-liburua.

 

Narratiba

  • 1998 Amores patológicos
  • 2000 El zoo sentimental
  • 2000 Balearia
  • 2004 El hilo de agua
  • 2011 El alfabeto de los pájaros
  • 2012 Nostalgia de Odiseo (poema-liburua)
  • 2015 Ocho centímetros

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala