Patxi Zubizarreta

Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964)

52_patxi zubizarreta_1

Euskal idazlea da. Euskal Filologiako ikasketak egin zituen Gasteizen, eta egun, bertan bizi da. Irakasle lanetan ibili ondoren, literaturaren munduan murgildu zen Ametsetako mutila (1991) argitaratzearekin batera. Orduz geroztik, bibliografia mardula osatu du. Helduen literaturan eta itzulpengintzan lan oparoa egin arren, haur eta gazte literaturan argitaratutako lanengatik da bereziki ezaguna. Hiru alditan jaso du Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria: 1997an Gizon izandako mutila lanagatik; 2006an Pantaleon badoa liburuagatik; eta 2010ean Xia Tenzinen bidaia miresgarria lanagatik.

Horrekin batera, kolaboratzaile lanak egiten ditu zenbait hedabidetan, eta hitzaldi zein errezitaldietan ere parte hartzen du, musika eta literatura uztartzeko ahalegin handiak eginez. Horren haritik, musika, irudiak eta literatura uztartzen dituzten zenbait ikuskizun sortu ditu, besteak beste, Londresen aurkeztutako Flying over paper / Paperean hegan ikuskizuna.

 

Literatura lanak (azken urteotakoak)

  • 2007 Pantaleon lagunekin doa
  • 2007 Furia
  • 2008 Pikolo
  • 2008 Lapurrak zooan
  • 2009 Xia Tenzinen bidaia miresgarria
  • 2011 Hiru egun balearen sabelean
  • 2014 Mundua baloi batean
  • 2015 Laranja bat zaborretan
  • 2015 Elefante bat hegan
  • 2016 Beroki gorria

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala