Jokin Mitxelena

Jokin Mitxelena (Donostia, 1962)

51_jokin_mitxelena_1

Euskal idazle eta ilustratzailea da. Arte Ederrak ikasi zituen EHUn, eta garai hartan hasi zen ilustratzaile moduan lanean. 80ko hamarkadan egin zituen lehen lanak ilustrazioaren arloan, irakaskuntzan zebilela ere. Gari hartan hasi zen Pello Añorga idazle eta ipuin-kontalariarekin elkarlanean, eta harrezkero, sarritan osatu dute idazle eta ilustratzaile bikotea. 1995ean irakaskuntza utzi zuen eta Alemaniara joan zen. Ordutik, liburuak ilustratzean zentratu da bere lana, baita haur eta gazte literatura idaztera ere.

Gaur egun, Euskal Herriko argitaletxe gehienekin lan egiteaz gain, Espainiako, Alemaniako eta Austriako zenbait argitaletxerekin kolaboratzen du idazle eta ilustratzaile lanetan.

 

Ilustrazio lanak (azken urteetakoak)

  • 2013 Mux munstroa
  • 2013 Zapatagorri
  • 2013 Handia naiz
  • 2014 Yummaren urrezko bola
  • 2014 Ipuin-kontalari magoa
  • 2015 Bihotza lo daukat eta zer?
  • 2015 Puka, erleak eta traktorea
  • 2015 Makal sendoak
  • 2015 Munstroek ere pixa egiten dute ohean
  • 2015 Olentzero eta Maridomingi
  • 2016 Barruko leihoa

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala