Xabier Gutiérrez

Xabier Gutiérrez (Donostia, 1960)

31_xabier_gutierrez

Sukaldaria, psikologoa eta idazlea da Xabier Gutiérrez. Arzak jatetxeko berrikuntza departamentuko zuzendaria da 1990az geroztik, eta horrekin batera, elikadura sektoreko enpresei aholkuak eman, hedabideekin kolaboratu eta berrikuntzako eta jatetxeak kudeatzeko masterrean klaseak ematen ditu Basque Culinary Centerren. Sukaldaritzako hamabi liburu idatzi ditu eta sukaldaritzako estetikari buruzko bost saiakera. Premio Nacional de Gastronomía eta Best World Cookbook Award sariak irabazi ditu.

Nobela beltzeko serie bat idazten ari da, eta Sabor crítico da azken liburua. Aurretik El aroma del crimen (2015) eta El bouquet del miedo (2016) idatzi zituen. Donostiako inspektore bat da gastronomia eta thriller-a nahasten dituen liburu sorta honen protagonista.

 

Eleberriak

  • 2015 El aroma del crimen
  • 2016 El bouquet del miedo
  • 2017 Sabor crítico

Bideoa

Elkarrizketak

2018 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala