Marta Sanz

Marta Sanz (Madril, 1967)

49_marta_sanz_1

Filologian doktorea da. 2006An Nadal sariko finalista izan zen Susana y los viejos nobelari esker, eta 2007an, aldiz, Mario Vargas Llosa NH saria eskuratu zuen, ipuinen alorrean. Bere biografia material literario gisa erabili zuen La lección de anatomía eleberrian, eta Black, black, black nobela beltzean Arturo Zarco detektibe homosexualaren pertsonaia sortu zuen. Geroago, pertsonaia bera erabili zuen Daniela Astor y la caja negra eleberrian, eta bertan, Espainiako trantsizioko kultura herrikoiaren eta emakumezko aktoreen mundua irudikatu zuen.

Eleberriak ez ezik, ipuinak, poesia eta saiakerak argitaratu ditu. Literatura kritikari gisa kolaboratu du zenbait hedabidetan, irakasle lanetan aritu da Madrilgo Antonio Nebrija Unibertsitatean eta Ni hablar literatura aldizkariaren zuzendaria izan da. Egun, El País eta Público egunkarietan zein El Mundo egunkariko El Cultural aldizkarian kolaborazio lanak egiten ditu.

 

Narratiba

  • 1995 El frío
  • 1997 Lenguas muertas
  • 2001 Los mejores tiempos
  • 2003 Animales domésticos
  • 2006 Susana y los viejos
  • 2008 La lección de anatomía
  • 2010 Black, black, black
  • 2012 Un buen detective no se casa jamás
  • 2013 Amour Fou
  • 2013 Daniela Astor y la caja negra
  • 2015 Farándula
  • 2017 Clavícula

 

Poesia

  • 2010 Perra mentirosa
  • 2013 Vintage
  • 2015 Cíngulo y estrella

 

Saiakera

  • 2014 No tan incendiario
  • 2016 Éramos mujeres jóvenes,

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala