Joxemari Iturralde

Joxemari Iturralde (Tolosa, 1951)

45_joxemari_iturralde_1

Filosofia eta letretan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean. Euskara eta Euskal Literaturako Katedraduna. 1977an Pott banda literarioa sortu zuen Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorikarekin batera. Aldizkari, egunkari eta publikazio ugaritan idatzi izan du: Argia aldizkarian, Berria egunkarian, Euskaldunon Egunkarian... Musikaren alorrean hainbat musikari eta abeslarirekin egin du lan, eta bere poemak hainbat abeslarik abestu eta grabatu dituzte. Ospetsu izan zen Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorikarekin batera landutako Henry Bengoa inventarium ikuskizuna.

Liburu ugari euskaratu ditu beste hizkuntzetatik egindako itzulpenetan. Euskal PEN Klubaren sortzaileetako bat da. Euskaltzain Urgazlea da.

 

Ipuinak

  • 1983 Dudular
  • 1985 Pic nic zuen arbasoekin
  • 2001 Nora noa?

 

Eleberriak

  • 1984 Nafarroako artizarra
  • 1989 Izua hemen
  • 1997 Kilkirra eta roulottea
  • 2000 Euliak ez dira argazkietan azaltzen
  • 2012 Ilargi horia
  • 2015 Perlak, kolpeak, musuak, traizioak

 

Haur eta gazte literatura

  • 1986 Zikoinen kabian sartuko naiz
  • 1987 Londresen nago aitonarekin
  • 1992 Bederatzi gutun t ́erdi
  • 1998 Lehen amodioa Suedian
  • 2000 Marmokiñe
  • 2002 Azken urtea Lizeoan
  • 2009 Jack destripatzailearen arrastoa
  • 2011 Kaliforniako neskak
  • 2014 Nire lagunen gezurrak

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala