Beñat Goitia

Beñat Goitia (Gasteiz, 1991)

44_beat_goitia

Koldo Mitxelena Institutuan hasi zen bertsotan eta Gasteizko bertso eskolako ikasle ere izan zen. Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen 2008an eta Arabako txapelketetan gai-jartzaile ibiltzen da, plaza-saioak ere tartekatuz. Egun, Montauk taldeko kantugilea da. Hitza nagusi duten bere kantuak gorpuztetik sortutako proiektua da Montauk, eta Goitiak kantatzen eta gitarra jotzen parte hartzen du. 2016an argitaratu zuten Bilaketan izeneko lehenengo lana, Jonan Ordorikarekin Azkarateko Katarain estudioan grabatua. Bi urtez kontzertuak eskaintzen egon ostean, bigarren lanaren prestaketarekin ari dira egun. 2016an Isturitzetik Etiopian barrena izeneko ikuskizuna sortu zuen beste hainbat artistarekin batera. Musika, literatura eta zinema uztartzen dituen ikuskizuna da.

 

Diskografia

  • 2016 Bilaketan (Montauk)

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala