Sergio del Molino idazlea eta kazetaria da, eta La hora violeta eleberriak egin zuen ezagun 2013an Premio Ojo Crítico de Narrativa eta Premio Tigre Juan sariak eskuratu ondoren; gainera, zenbait hizkuntzatara itzuli egin zen. 2014an Lo que a nadie le importa argitaratu zuen, eta bi urte geroago, 2016an, La España vacía, saiakera onenari Premio de los Libreros de Madrid saria jaso zuena. Berriki, La mirada de los peces (2017) eleberria kaleratu du. El Mundo egunkariko El Cultural aldizkariak berrogei urtetik beherako idazle espainiarren artean proiekzio gehien zuten hamabien artean kokatu zuen 2013an. Zenbait hedabidetan kolaboratzen du, besteak beste, El País egunkarian.