Sara Morante

Sara Morante (Torrelavega, 1976)

38_sara_morante

Sara Morantek liburu ugariren ilustrazioak egin ditu: Señal, Raúl Vacas; Diccionario de literatura para esnobs, Fabrice Gaignault; La flor roja, Vsévolod Garshin; Los zapatos rojos, H. C. Andersen; Xingú, Edith Wharton; Los Watson, Jane Austen; Casa de muñecas, Patricia Esteban Erlés; Los diarios de Adán y Eva, Mark Twain; La novia del lobo, Aino Kallas.

50 liburu-azaletik gora ilustratu ditu, horien artean, Carson McCullers idazlearen lan guztiak. Ilustrazio horiengatik sari ugari jaso ditu, besteak beste, Ilustrazioko Euskadi Saria 2012 La flor roja liburuaren ilustrazioengatik eta Premio Nacional de Arte Joven del Gobierno de Cantabria 2008, ilustrazioaren atalean. Prentsan eta publizitatean ere kolaborazioak egiten ditu egun.

2015ean bere lehen nobela idatzi eta ilustratu zuen: La vida en las paredes.

 

Eleberriak

  • 2015 La vida de las paredes
2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala