Santiago Alba Rico

Santiago Alba Rico (Madril, 1960)

26_santiago_alba_rico

Santiago Alba Ricok Madrilgo Complutense Unibertsitatean egin zituen filosofia ikasketak. 1984 eta 1991 artean gidoilari gisa aritu zen Espainiako Telebistan, besteak beste, La Bola de Cristal ezagunean. Egunkari eta aldizkari askotan artikulu-egile gisa aritu da eta baita hitzaldi ugari eskaini ere. Hamabost lan baino gehiago argitaratu ditu, besteak beste, honako saiakera hauek: Dejar de pensar, Volver a pensar, Las reglas del caos, La ciudad intangible, El islam jacobino, Vendrá la realidad y nos encontrará dormidos, Leer con niños, Capitalismo y nihilismo, El naufragio del hombre , Noticias y Túnez, la Revolución. Azken honetan urtarrilaren 14ko iraultza tunisiarrean idatzitako kronikak jasotzen ditu Alma Allende ezizenarekin sinatuz. Haurrentzako El mundo incompleto liburua eta El ratoncito Roquefort eta La estrellita Fitún ipuin liburuak ere argitaratu ditu.

Analisi politikoko lan kolektiboetan ere parte hartu du, 11-S-ari, 11-M-ari, Kubari, Venezuelari eta Iraki buruz, besteak beste. 1988az geroztik mundu arabiarrean bizi da, eta Naguib Surur poeta egiptoarraren eta Mohammed Jydair nobelagile irakiarraren zenbait lan gaztelaniara itzuli ditu. Bagdad-Rap (2004) filmaren gidoia egin zuen eta 2010ean berak idatzitako B-52 antzezlana estreinatu zen, urtebete geroago Hiru argitaletxeak kaleratutakoa. Las reglas del caos lana Saiakerako Anagrama Sarian finalista izan zen eta ¿Podemos seguir siendo de izquierdas? liburua urteko hamar liburu ez-fikziozko onenen artean kokatu zuen César Rendueles filosofoak El Diarion.

Azken urteotan hedabide askorekin kolaboratu du, bai digitaletan bai paperean.

 

Narratiba

  • 1995 Las reglas del caos
  • 1999 El mundo incompleto
  • 2000 Interpasividad
  • 2001 !Viva el mal! !Viva el capital!
  • 2001 La ciudad intangible
  • 2002 Iraq, un cuento para niños
  • 2003 ¡Viva la CIA! !Viva la economía!
  • 2003 Torres más latas
  • 2003 Galería de gente victoriosa: relatos y artículos sobre Iraq
  • 2006 Vendrá la realidad y nos encontrará dormidos. Partes de guerra y prosas de resistencia
  • 2007 Leer con niños
  • 2007 Capitalismo y nihilismo
  • 2008 Las noches bárbaras: tercera fiesta de músicos en la calle
  • 2009 El ratoncito Roquefort
  • 2012 B-52
  • 2015 Islamofobia: nosotros, los otros, el miedo

 

Itzulitako liburuak

  • 1990 Hacer imprescindible lo que es necesario

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala