Joxean Fernández

Joxean Fernández (Donostia, 1973)

30_joxean_fernandez

Euskadiko Filmategiko zuzendaria da 2010ko abenduaz geroztik, eta Donostiako Zinemaldiko Zuzendaritza Batzordeko kidea ere, 2011ko urtarriletik. Nanteseko unibertsitateko irakasle titularra da (eszendentzian egun), Gaur Egungo Historian eta Zinemaren Historian espezializatua. Zaragozako unibertsitatean eta Nanteseko unibertsitatean doktore da Cine y Guerra Civil en el País Vasco (1936-2006) izeneko doktore-tesia aurkeztuta. 2001az geroztik, Nanteseko Festival du Cinema Espagnol jaialdiko zuzendaritza kidea da.

A las puertas de París dokumentala zuzendu zuen Marta Homorekin batera, eta Euskal Herriko gaur egungo historiari eta zinemari buruzko artikulu ugari idatzi ditu. Halaber, Cine vasco: tres generaciones eta Euskal Zinema - Cine vasco - Basque Cinema liburuaren egilea da. Elías Querejeta Zine Eskolaren sorreran parte hartu du eta Zuzendaritza Akademikoko kidea da.

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala