Jaime Otamendi

Jaime Otamendi (Elduain, 1966)

36_jaime_otamendi_2

Irrati esataria eta telebista aurkezlea da. Batik bat Euskadi Irratian egin zen ezaguna, Arantxa Iturberekin batera egindako Goizean Behin saioagatik. Halaber, ETB1erako elkarrizketa eta telesaioak aurkeztu izan ditu. Euskal Telebistako albistegietako zuzendaria izan zen eta, ondoren, Euskadi Irratiko Mezularia saioaren arduraduna. 2013an Airean magazina aurkeztu zuen ETB1 katean.

2015ean Donostia Kultura enpresa erakunde publikoaren zuzendari kudeatzaile izendatu zuten eta horretan dihardu ordutik.

 

EITB (Telebista)

  • 1985-1988 Don Don Kilikon pailazo saioaren gidoia eta koordinazioa (ETB1)
  • 1988-1989 Funtzioa saioaren gidoilaria (ETB1)
  • 1996 Noizean Behin saioaren aurkezle eta zuzendaria (ETB1)
  • 2005-2009 Lehendakari izateko hautagaien arteko debateen zuzendari eta aurkezlea

 

EITB (Euskadi Irratia)

  • 1985-1989 Patrikazulo saioaren zuzendari eta aurkezlea
  • 1988-1998 Goizean Behin saioaren zuzendari eta aurkezlea
  • 2009-2013 Mezularia saioaren zuzendari eta aurkezlea

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala