Ixiar Rozas

Ixiar Rozas (Lasarte-Oria, 1972)

27_ixiar_rozas

Idazlea, dramaturgoa eta irakaslea da. Urte batzuk daramatza ahotsa, gorputza eta lengoaiaren artean dagoen espazioa modu teorikoan eta praktikoan ikertzen. Narratiba, poesia, eszenarako testuak, testu kritikoak eta saiakera laburrak argitaratu ditu hainbat herrialde eta hizkuntzatan: Mexiko, Italia, Britainia Handia, AEB, Portugal eta Eslovenia. Izenburu batzuk: Gau bakar bat / Una sola noche (2004), Negutegia (2006), Beltzuria (2014), Ejercicios de ocupación. Arte, vida y trabajo (2015). Arte eszenikoen eta bisualen arloan lankidetzan ibili da, besteak beste, Idoia Zabaleta, Filipa Francisco, Mal Pelo, Mursego, Maider López, Estela Llovés eta Paco Toledorekin. Humano caracol (2006-2011) sortzaile garaikideei buruzko dokumental sortaren zuzendaria da.

Hitzaldiak eta mintegiak eman, eta kreazio eta pentsamendu garaikidearen inguruan mintegiak zein programak antolatzen ditu. Besteak beste, Periferiak, Erresonantzian, Arrakalatuta, Proklama.

Arte Ederretan doktorea EHUn, egun, arte hezkuntzako irakaslea da HUHEZIn (Mondragon Unibertsitatea) eta Ikerketa eta sorkuntza artean EHUko masterreko irakasle gonbidatua da. Horrekin batera, Azala espazioko lantaldeko kide ere bada.

 

Narrazioa

  • 2000 Edo zu edo ni
  • 2001 Korrontea
  • 2001 Sartu, korrontea dabil
  • 2003 Luego les separa la noche
  • 2006 Negutegia
  • 2014 Beltzuria

 

Haur eta gazte literatura

  • 2001 Izurdearen bidaia
  • 2001 Yak
  • 2002 Yako eta haizea
  • 2003 Yako eta lurra

 

Poesia

  • 2001 Patio bat bi itsasoen artean

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala