Iván Repila

Iván Repila (Bilbo, 1978)

39_ivan_repila

Idazlea, editorea eta kultur kudeatzailea da Iván Repila, eta hiru eleberri kaleratu ditu: Una comedia canalla (Libros del Silencio, 2012); El niño que robó el caballo de Atila (Libros del Silencio, 2013; Seix Barral 2017), italierara, frantsesera, ingelesera, koreerara, nederlanderara, errumanierara, japonierara eta perserara itzulia; eta Prólogo para una guerra (Seix Barral, 2017). Hainbat kontakizun idatzi ditu, halaber, eta El Correo egunkarian, Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaidatz Sarian eta El Quijote a través del espejo (2016), Historias de San Mamés (2015) eta Ilustrofobia (2014) antologietan argitaratu dira.

Artikuluak maiztasunez idazten ditu Primer Acto aldizkarian eta Bilbao egunkarian. Poesian espezializatutako Masmédula Ediciones argitaletxearen sortzaileetako bat izan zen. Bertako eta nazioaretko zenbait erakundeetarako kultur kudeatzaile lanak egin ditu, kongresuak, topaketak eta antzerki, musika eta dantza jaialdiak ekoizten, koordinatzen eta zuzentzen. Irakurketa eta sormenezko idazketa tailerretan literatura irakasle gisa aritzen da Euskal Herriko hainbat eskolatan.

 

Eleberriak

  • 2012 Una comedia canalla
  • 2013 El niño que robó el caballo de Atila
  • 2017 Prólogo para una guerra
2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala