Zuzenbidean lizentziaduna Madrilgo Universidad Autónoma-n. 1993-an argitaratu zuen lehen nobela, La escala de mapas, eta nobelak idazle hasiberrientzako Tigre Juan saria eta Iberoamerikako Santiago del Nuevo Extremo sariak eskuratu zituen. Tocarnos la cara bigarren eleberriari, halaber, harrera bikaina egin zioten irakurleek zein kritikak. Hirugarrena, La conquista del aire, zinemarako egokitu zuen Gerardo Herrerok 2000. urtean eta Las razones de mis amigos izenburupean kaleratu zuten.
Zenbait hizkuntzetara itzuli dira bere nobelak. Bestalde, gidoilari gisa ere aritu da Belén Gopegui, La suerte dormida gidoia idatzi zuen Ángeles González-Sinderekin batera, eta El principio de Arquímedes-en gidoia berak bakarrik.