Javier Olivares

Javier Olivares (Madril, 1964)

22_javier_olivares

Komikien marrazkilaria eta ilustratzailea da Javier Olivares. 80ko hamarkadan hasi zuen ibilbidea Madriz aldizkarian, eta orduz geroztik, komiki edo istoriotxo ugari argitaratu ditu hainbat hedabidetan, besteak beste, Medios revueltos, Idiota y diminuto, Tos... Haurrentzako ipuin askotan kolaboratu du bere ilustrazioekin, eta horietako batzuk berak idatziak dira ere. El País edo Público egunkarietan kolaboratzen du, eta egun, El Mundo edo El País Semanal egunkarietan zein Jot Down edo El Malpensante aldizkarietan ikus daitezke bere marrazkiak. Ilustrazio tailerrak eman ditu Espainian zein Latinoamerikan, eta berak sortutako Ilustrazio Masterreko irakaslea da. Berriki, Las Meninas nobela grafikoa argitaratu du.

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala