Fernando Vicente

Fernando Vicente (Madril, 1963)

20_fernando_vicente

Trebakuntza autodidakta izan du Fernando Vicentek, eta ilustratzaile lanetan laurogeiko hamarkadan hasi zen egun desagertuta dagoen Madriz aldizkarian kolaboratzen, movida madrileña delakoa pil-pilean zenean. Lehen urte horien ondoren, ilustrazioa ogibide profesionaltzat alboratu zuen hamarkada batez, eta publizitatearen sektorean aritu zen lanean, zenbait agentziatan zuzendari lanak betez. Berriz ere itzuli zen ilustrazioaren mundura 1999an, eta gaur egunera arte bertan dihardu. Maiz argitaratzen du El País egunkarian eta egunkari horren zenbait gehigarritan, bereziki Babelia kulturalean. Lan horri esker, hiru Award of Excellence de la Society for News Design sari jaso ditu.

Eguneroko prentsan eta aldizkarietan egiten duen lanarekin batera, liburu eta diskoen azalak ere egin ditu, bai eta hogeiren bat libururen ilustrazioak ere, haurrentzako zein helduentzako liburuetan. 1984an lehen aldiz erakutsi zituen bere lanak Moriarty Galerian eta Leongo Komiki Jaialdian. Orduz geroztik, erakusketa ugaritan parte hartu du, taldean zein bakarlanean, eta bereziki azpimarratu behar da Universos atzera begirakoa.

Nórdica argitaletxearentzat El juego de las nubes, La saga de Eirik el Rojo, El manifiesto comunista, Estudio en escarlata eta Alicia a través del espejo ilustrazio lanak egin ditu.

 

Ilustrazio lanak

  • 2004 Pin-ups
  • 2007 Literatura ilustrada
  • 2009 Portraits
  • 2010 Portadas
  • 2011 Universos
  • 2014 Artbook

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala