Aitziber Alonso

Aitziber Alonso (Donostia, 1971)

17_aitziber_alonso_1

Aitziber Alonso-k rte Ederrak ikasi zituen EHUn, pintura adarrean espezializatuz. Halaber, grabatu eta litografia ikasketak egin zituen Debako Arte Eskolan eta Artelekun, hurrenez hurren. Bestalde, argazkilaritza, infografia eta multimedia ikasketak egin zituen Donostian. 1997an murgildu zen ilustrazioaren munduan, Errenteriako Xenpelarren koadernaketa tailer batean parte hartzen ari zela. Serigrafia ikastaroa egin zuen Artelekun, bai eta moda ilustrazioko ikastaroa ere Balenciaga Museoan, eta horrela, ilustratzaile lana sendotuz joan zen. Egun, ilustratzaile zereginak eta Galtzagorri Elkartearekiko lankidetza uztartzen ditu; 2011z geroztik, hiru urtez lehendakari lanetan ibili zen. Galtzagorriko areto literarioen eszenografiak egiten ditu. Bestalde, album ilustratuen Etxepare sarietako epaimahaikidea izan da, ilustratzaileak trebatzeko Marrazioak tailerrak koordinatzen ditu 2009az geroztik, eta Irria aldizkarian parte hartu du Patxi Zubizarreta idazlearekin batera.

 

Ilustrazio lanak

  • 2010 Errepidea (Miren Agur Meabe, Erein)
  • 2012 Elur-antzara (Paul Gallico, Hamaika Books)
  • 2015 Nik ere nahiko nuke mango bat (Miren Juaristi, Denonartean)
  • 2015 Euskal mitologia umeentzat kontatua (Bakarne Atxukarro, Txalaparta)
  • 2016 Kulun kutuna, Agur Ama eta Oinutsik jauregian (Yolanda Arrieta, Denonartean 2016 + Ibaizabal 2009 eta 2007)

 

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala