Ramon Saizarbitoria

Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944)

16_ramon_saizarbitoria

Soziologoa da ikasketaz. SIIS Dokumentazio eta Ikerketa zentroko zuzendari lanetan ibili zen. Liburu franko argitaratu ditu Gizarte Zerbitzuen esparru honetan. Beste alde batetik, bere ibilbide profesionalaren gorazarre gisa, Eusko Jaurlaritzaren I. Sustatu saria eskuratu zuen 1994an. XX. mendeko 60ko urteetatik aurrera euskal hedabide gehienetan hartu du parte. 1967an Lur argitaletxea sortu zuen beste idazle batzuekin batera, eta geroago, 70eko hamarkadan Oh Euzkadi literatur aldizkaria. 1992an IV. Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen. 1971n Kapitaina ipuin aipagarria argitaratu zuen Hegatsez liburuan. Alta, nobelagile gisa erdietsi du oihartzun sakonagoa. Alor honi dagokionez, zerrenda luzea da: Egunero hasten delako, Ehun metro, Ene Jesus Kritika Saria, Hamaika pauso eta Bihotz bi, azken bi eleberriok Kritika Saria jaso zuten. Gorde nazazu lurpean (2000) liburuak Kritika Saria eta Euskadi Literatura Saria 2001 irabazteaz gain, Espainiako Sari Nazionaleko finalista izatea lortu zuen. 2012 urtean Martutene argitaratu zen; eta urte horretako Literaktum jaialdiaren edizioan parte hartu zuen. Lili eta biok azken eleberria 2015ean argitaratu zuen.

 

Eleberriak

  • 1969 Egunero hasten delako
  • 1976 Ehun metro
  • 1976 Ene Jesus
  • 1995 Hamaika pauso
  • 1996 Bihotz bi. Gerrako kronikak
  • 2000 Gorde nazazu lurpean
  • 2000 Gudari zaharraren gerra galdua
  • 2001 Rossetti-ren obsesioa
  • 2001 Bi bihotz, hilobi bat
  • 2003 Kandinskyren tradizioa
  • 2012 Martutene
  • 2015 Lili eta biok

 

Saiakera

  • 1970 Mendebaldeko ekonomiaren historia: Merkantilismotik 1914-era arte
  • 1981 Nacer en Guipúzcoa
  • 1981 Perinatalidad y prevención
  • 1999 Aberriaren alde (eta kontra)

 

Poesia

  • 1969 Poesia banatua

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala