Maite Gurrutxaga

Maite Gurrutxaga (Amezketa, 1983)

14_maite_gurrutxaga_1

Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zituen Arte Ederrak, marrazkigintzan espezializatuz. Ondoren, Bartzelonako Donna Escolan egin zituen autoedizio eta ilustrazio ikasketak. 2008. urtean ilustratu zuen lehenengo liburua Joseba Sarrionandiaren Gau ilunekoak izan zen. Geroztik, berak dioen bezala, “marrazten eta ikasten jarraitzen du”, eta gaur egun bestelako ikastaro eta jardunaldietan parte hartuz, argitalpengintzako beste sortzaile batzuekin harremanak eginez. Gaur egun, haur eta gazteentzako liburuak nahiz helduentzako argitalpenak ilustratzen ditu, baita diskoak ere. Zenbait aldizkaritan ere parte hartzen du. Maite Gurrutxagaren iritziz, “ilustrazioa apaingarria baino zerbait gehiago da”. Ilustrazioa irakurtzen duenaren gaineko hausnarketatik sortzen da, askotan testugilearen interpretazioaz haratago. Garrantzi handia ematen dio ilustrazioek narrazioari ematen dioten indarrari, marrazkiek duten ahots propioa indarrean jarriz. Ondorengo sari hauek dira bere lanek izan duten harrera onaren erakusle: Album Ilustratuari Lazarillo Saria Martin liburuagatik, 2015. 2014an Euskadi Saria jaso zuen Album Ilustratuaren alorrean Habiak komikiarekin. Eta Etxepare saria ere irabazi zuen 2009an Alex, nire laguna ipuinarekin.

 

Ilustrazio lanak

  • 2008 Zein beste mundukoa
  • 2009 Izarren artzaina
  • 2010 Ipurtargiak paradisuan
  • 2010 Alex, nire laguna
  • 2011 Txori txoroa
  • 2011 Bat-batean Krispetak
  • 2012 Hiru olatuak
  • 2012 Maitagarria eta desioa
  • 2012 Amattoren uzta
  • 2013 Euli bat dut bihotzean
  • 2014 Printzesa guztiek dute bere ipuina
  • 2014 Nora joan da aitona?
  • 2015 La enorme nada
  • 2015 Besarkada

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala