David Foenkinos

David Foenkinos (Paris, 1974)

02 david_foenkinos

Humanitate ikasketak egin zituen Sorbonako Unibertsitatean eta, aldi berean, musika ikasketak egin zituen jazz eskola batean. Idazlea eta musikaria da, beraz. Zenbait eskuizkriburekin arrakasta eskasa izan ondoren, Inversion de l'idiotie lehen eleberria argitaratu zuen 2002an. François-Mauriac Saria eskuratu zuen eleberriarekin, publikoaren harrera hotza izan arren. Ospea La Délicatesse nobelarekin iritsi zitzaion 2009an; zenbait hizkuntzatan argitaratu zen eta 2011n eleberrian oinarritutako filma egin zen Audrey Tautou protagonista zela. Bere lanaren aitzatespena 2014an eskuratu zuen Charlotte nobelarekin. Miloi erditik gora ale saldu zituen Frantzian eta Renaudot eta Goncourt des lycéens sariak jaso zituen. Azken eleberria, Le Mystère Henri Pick, iaz argitaratu zen frantsesez, eta gaztelaniazko itzulpena kaleratu berri da (La biblioteca de los libros rechazados). Misteriozko nobela bizia da, erromantikotasuna eta umorea tartean dituela, eta liburu soil batek irakurleen bizitzak alda ditzakeela aditzera ematen du.

 

Eleberriak

  • 2002 La inversion de l'idiotie
  • 2002 Entre les oreilles
  • 2004 Le Potentiel érotique de ma femme
  • 2006 Les Coeurs autonomes
  • 2007 Qui se souvient de David Foenkinos?
  • 2008 Nos séparations
  • 2009 La Délicatesse
  • 2010 Bernard
  • 2010 Lennon
  • 2011 Le petit garçon qui disait toujours non
  • 2011 Les Souvenirs
  • 2012 Le Saule pleureur de bonne humeur
  • 2013 Je vais mieux
  • 2014 La Tête de l'emploi
  • 2014 Charlotte
  • 2016 Le Mystère Henri Pick

 

Filmografia

  • 2005 Une histoire de pieds (film laburra)
  • 2011 La Délicatesse

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala