Mikel Ayestaran

Mikel Ayestaran (Beasain, 1975)

06 mikel_ayestaran_argazkia_alberto beloki_1

Nafarroako Unibertsitatean egin zituen Kazetaritza ikasketak, eta, hainbat urtez El Diario Vasco egunkarian aritu ostean, freelance izateko erabakia hartu zuen Mikel Ayestaranek. Motxila batekin bidaiatzeko zaletasunak eraman zuen kazetaritza era horretan ulertzera. Israelek Libano inbaditu zuenekoa, 2006an, izan zuen estraineko gerra. Gatazka hori etenik izan ez duen ibilbide baten abiapuntua izan zen, eta, orduz geroztik, hamaika herrialdetan izan da: Sirian, Afganistanen, Pakistanen, Iraken, Yemenen, Iranen... 2015etik Jerusalemen bizi da. Vocento (El Correo, El Diario Vasco...) eta EITB komunikabideetarako egiten du lan bereziki, eta, urteotan guztiotan hainbat eta hainbat sari jaso ditu; besteak beste, Prentsaren Nazioarteko Klubaren Saria (2009), Euskal Kazetariak saria (2015) eta Manuel Leguineche Nazioarteko saria (2017). Gaza, cuna de Mártires eta Oriente Medio, Oriente roto liburuen idazlea da eta 5W nazioarteko kazetarien kolektiboaren sortzailea.

 

Argitalpenak

  • 2016 Guerras de ayer y de hoy (Ramón Loborekin batera)
  • 2016 Gaza cuna de mártires
  • 2017 Oriente Medio, Oriente roto
  • 2017 Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak (Ane Irazabal eta Karlos Zurutuzarekin batera)

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala