Karlos Zurutuza

Karlos Zurutuza (Donostia, 1971)

04 karlos_zurutuza

Kazetari independentea da eta gatazkan dauden herrialdeetan barrena mugitzen da hainbat hedabiderentzat informazioa landuz. Gara, Al Jazeera, Vicenews, Middle East Eye eta Deutsche Well hedabideetan ohiko kolaboratzailea da, nahiz eta bere lanak beste hainbat hedabideetan ere argitaratzen diren: The Guardian, The Diplomat Magazine, El Mundo, 5W... Gatazkak eta giza eskubideen gaiak jorratu ditu Sirian, Libian, Iraken eta Afganistanen, besteak beste. Sari eta aitorpen ugari jaso ditu: Nawab Bugti Reporting Award saria jaso zuen Londresen 2009an Iran nahiz Pakistango Balutxistanen egindako lanagatik; Argia Saria (2012) eta Rikardo Arregi Saria (2012), Iraken eta Libiako krisian egindako lanagatik, eta Photographic Social Vision Ikerketa Kazetaritzako Beka 2016an.

 

Argitalpenak

  • 2012 Tripoli-Kabul
  • 2017 Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak (Mikel Ayestaran eta Ane Irazabalekin batera)

Bideoa

Elkarrizketak

2018 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala