Ane Irazabal

Ane Irazabal (Arrasate, 1984)

01 ane_irazabal_1

Historian eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da. Ikasketak amaitu bezain pronto, motxila hartu eta Palestinara joan zen hango albiste agentzia txiki batean lan egitera. Ekialde Hurbiletik bidaiatzeari ekin zion eta freelance kazetari lanetan hastea erabaki zuen. Gerora Egipton ezarri zen, iraultza arabiarren ondorengo testuinguru politikoari jarraitzeko asmoz. Tunisian, Libanon eta Jordanian ere egin du lan. Gaur egun, Erroman bizi da, eta handik mugitzen da alde batetik bestera. Azken urteotan, errefuxiatuen auzian jarri du arreta; Europa osoa zeharkatu du iheslarien bideari jarraituz eta testigantzak jasoz. Argia Saria jaso zuen lan horregatik 2016an. Berria, Argia, EITBrako eta RAI Italiako Telebista Publikorako egiten du lan. Orain Bangladeshetik itzuli berria da, rohingya errefuxiatuen egoera ezagutzera joan da bertara.

 

Argitalpenak

  • 2017 Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak (Mikel Ayestaran eta Karlos Zurutuzarekin batera)

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala