Uxue Alberdi

Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984)

08 uxue alberdi

Idazle eta bertsolaria, 2003an hasi zen bertso paper lehiaketak irabazten, besteak beste, Durangoko Julene Azpeitia saria jasoz. 2005ean lortutako Idazle gazteentzako Igartza bekari esker idatzi zuen lehen liburua: Aulki bat elurretan (2007). 2007an beste sorkuntza beka bati esker, Joseba Jaka Beka hain zuzen ere, Aulki-jokoa (2009) ipuin liburua idatzi zuen. 2010ean Ttartalo argitaletxearen eskutik haur literaturan murgildu zen Ezin dut eta zer? ipuinarekin. 2013an Euli-giro ipuin bilduma argitaratu zuen eta, berriki, Jenisjoplin (2017) argitaratu du Susa argitaletxearen eskutik.

Kazetaritzan lizentziatua, literatura tailerren irakasle, iritzi artikulugile, itzultzaile, irakurle-taldeen gidari, letragile eta beste hainbat alorretan aritzen da lanean. Ainhoa Agirreazaldegirekin batera Bertso Eskola Feminista delakoa jarri zuen abian.

 

Narrazioa

  • 2007 Aulki bat elurretan
  • 2009 Aulki-jokoa
  • 2013 Euli-giro
  • 2017 Jenisjoplin

 

Haur eta gazte literatura

  • 2011 Ezin dut, eta zer
  • 2012 Marizikina naiz, eta zer
  • 2013 Txikitzen zaretenean: gurasoei loak hartu aurretik kontatzeko ipuina
  • 2013 Zure denboraren truke
  • 2015 Besarkada
  • 2015 Bi kobazulo
  • 2015 Gurarien harria
  • 2015 Haizeak eraman zuen mapa
  • 2015 Laurogei amonen altxorra
  • 2015 Lur beldur
  • 2015 Memoriaren ehiza
  • 2015 Pupu eta Lore jeloskor
  • 2016 Ikastola armairu barruan
  • 2016 Martxa eta borroka
  • Zazpi kaleetako eskola

 

Beste hizkuntzetan

  • 2012 El juego de las sillas

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala