Rosa Montero

Rosa Montero (Madril, 1951)

07 rosa montero

Rosa Montero Madrilen jaio zen eta kazetaritza eta psikologia ikasketak egin zituen. Zenbait hedabidetan artikuluak argitaratzen hasi zen, eta aldi berean, antzerki talde independeetekin batera aritu zen. 1976az geroztik, El País egunkarirako lanean dihardu ia esklusiboki; egunkari horretako igandeko gehigarriaren erredaktore buru izan zen, hain zuzen ere, 1980-1981 bitartean. 1980An, Kazetaritza Sari Nazionala eskuratu zuen eta 2005ean bizitza profesionalari saria eman zion Madrilgo Prentsa Elkarteak. Hogeitik gora hizkuntzatan itzuli dira bere eleberriak eta honoris causa doktorea da Puerto Ricoko Unibertsitatean. Dozena bat eleberritik gora idaztearekin batera, Amantes y enemigos ipuin liburua, Círculo de Críticos de Chile 1999 Saria, Historias de mujeres y Pasiones saiakerak, Escribe con Rosa Montero koadernoa idatzi ditu, bai eta haurrentzako ipuinak eta elkarrizketa eta artikuluen bildumak ere.

 

Eleberriak

  • 1979 Crónica del desamor
  • 1981 La función Delta
  • 1983 Te trataré como a una reina
  • 1988 Amado amo
  • 1990 Temblor
  • 1993 Bella y oscura
  • 1997 La hija del caníbal
  • 2001 El corazón del Tártaro
  • 2003 La Loca de la casa
  • 2005 Historia del rey transparente
  • 2008 Instrucciones para salvar el mundo
  • 2011 Lágrimas en la lluvia
  • 2013 La ridícula idea de no volver a verte
  • 2015 El peso del corazón
  • 2016 La carne

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala