John Banville

John Banville (Wexford [Irlanda], 1945)

03 john_banville_1

Idazlea, drama egokitzailea eta gidoilaria da. John Banville izenez ez ezik, Benjamin Black ezizena erabiltzen du nobela beltzeko lanetan. 1970ean argitaratu zuen lehen liburua, Long Lankin, ipuin laburrez osatutakoa; lehen eleberria, aldiz, Nightspawn izan zen. Hurrengo urteetan, hiru trilogia eta dozena bat eleberri idatzi zituen. 2006an, Benjamin Black ezizena erabiliz argitaratu zuen bere lehen eleberria, Christine Falls, eta ildo beretik idatzi ditu beste hainbat nobela beltz ere. Horien pertsonaia nagusia Quirke da, Dublinen bizi den patologo irlandarra. Idazleak berak aitortu izan du nortasun bikoitz horrek gozatzeko eta beste pertsona batean bilakatzeko aukera eskaintzen diola, izan ere, Banville gisa baino askoz ere arinago idazten du Blacken izenpean. Lehena, arte, eta bigarrena, lanbide bezala definitu izan ditu. Banvillen prosa zehatza, hotza eta umore beltzekoa da, eta Nabokoven eragina duela esan ohi da. Bere lanengatik sari ugari jaso ditu, azkena aurten, RBA International Prize for Crime Writing (nobela beltzeko RBA Nazioarteko Saria).

 

Eleberriak

  • 1971 Nightspawn
  • 1973 Birchwood
  • 1976 The Revolutions Trilogy: Doctor Copernicus
  • 1981 Kepler
  • 1982 The Newton Letter
  • 1986 Mefisto
  • 1989 The Book of Evidence
  • 1993 Ghosts
  • 1995 Athena
  • 1996 The Ark
  • 1997 The Untouchable
  • 2000 Eclipse
  • 2005 The Sea
  • 2009 The Infinities
  • 2012 Ancient Light
  • 2015 The Blue Guitar
  • 2017 Mrs Osmond

 

Eleberriak 'Benajmin Jack' ezizenarekin

  • 2006 Christine Falls
  • 2007 The Silver Swan
  • 2008 The Lemur
  • 2010 Elegy for April
  • 2011 A Death in Summer
  • 2012 Vengeance
  • 2013 Holy Orders
  • 2014 The Black-Eyed Blonde
  • Wolf on a String

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala