Literaktum erakusketak: Dick Bruna. Miffyren mundua

Miffy

Osteguna, 2017(e)ko azaroa(r)en 09-(e)an

Literaktum jaialdian 7 erakusketa izango ikusgai gai. Horietako bat  Dick Bruna. Miffyren mundua, Aiete kultur etxean eta Dick Bruna herbeheretar ilustratzaile ezagunaren omenez egindako erakusketa.

Dick Bruna. Miffyren mundua

XX. mendeko haur literaturak ikono asko sortu ditu, horien artean Miffy untxia, belaunaldi askorentzat pertsonaia ahaztezina. Bere sortzaile Dick Bruna ilustratzailea aurtengo otsailean zendu zela-eta, ilustratzaileari omen egin eta Miffy eta bere munduari lotutako ilustrazioak ezagutarazi eta partekatzeko helburua du Dick Bruna. Miffyren mundua erakusketak. 

Minimalista, kolore zuri eta buru handikoa, 1955ean sortu zuen Miffy pertsonaia Brunak. Haren semeak jolas egin zezan sortu zuen, eta 85 milioi liburutik gora saldu zituen 40 hizkuntzatan. Herbehereetako pertsona ospetsuenen artean kokatzen da Bruna egun, eta Miffy untxiak eskultura eta plaza publikoa ditu bere izenean Utrechten.

Brunak berak esana da: "Nire marrazketa-mahaian nagoenean, batzuetan, ondoan haur bat dagoela sentitzen dut eta arretaz begiratzen didala. Horregatik, besteak beste, begiratzen diote nire marrazkiek irakurleari. Haurren begirada zintzoa izugarri estimatzen dut".

 

Beste 6 erakusketa Literaktumen

Literaktum jaialdian zehar, era berean, beste sei erakusketa egongo dira ikusgai, ilustrazioarekin lotutakoak guztiak.

 

  • Bainera bete itsaso

Miren Amuriza eta Irati Eguren

Tomasene kultur etxea – azaroak 13 – urtarrilak 6

Miren Amuriza bertsolariaren eta Irati Eguren ilustratzailearen arteko elkarlanak izen bereko liburua argitaratzea ahalbidetu zuen, eta bertako ilustrazioak ikus daitezke erakusketa honetan. Azaroaren 13an, inaugurazio egunean, bi artistak izango dira bertan, eta irudi, bideo, marrazki eta hitzen arteko jolas bat proposatuko dute, haurrei zein helduei zuzenduta.

 

  • Wangari Mathaai eta bakerako zuhaitzak

Aitziber Alonso, Uxue Alberdi eta Xabi Paya

Aiete kultur etxea – azaroak 10 – otsailak 4

Wangari Mathaai Bakerako Nobel Sariaren bizitza eta lana jasotzen dute Aitziber Alonsok egindako ilustrazioek, Uxue Alberdiren testuek eta Xabi Payaren itzulpenek lagunduta. Giza eskubideen gaian zein ilustrazioan modu pedagogikoan sakontzen du Aiete kultur etxeak ekoitzitako erakusketa honek.

 

  • Corpus

Sara Morante

Ernest Lluch kultur etxea – azaroak 10 – abenduak 16

Marrazki pertsonalak eta ilustrazio literarioak bildu ditu Sara Morantek erakusketa pertsonal honetan. Emakumearen figura hartzen du oinarri, zaurgarritasunetik barne indarrera doazen gaiei heltzeko baliabide gisa hartuta.

 

  • Uhartearen altxorra

San Telmo museoaHaur Liburutegia – urriak 17 – urtarrilak 17

Euskal haur eta gazte literatura ilustratuan zehar bidaiatzeko ontzia, 1982tik 2016ra, genero, argitaletxe, idazle eta ilustratzaile anitzen bidez. 19 panel ikusgai eta erakusketari lotutako 100 liburuz osatutako txokoa.

 

  • Diez días que sacudieron el mundo

Fernando Vicente

Troa Zubieta liburu-denda – azaroaren 17tik abenduaren 2ra

Fernando Vicente ilustratzaile espainiarraren lanak egongo dira ikusgai. Ilustrazio horiek John Reedek Errusiako Iraultzari buruz idatzitako Diez días que sacudieron el mundo klasikoaren berrargitalpenaren harira egin ditu.

 

  • Bookface

Okendo kultur etxea – azaroaren 3tik 30era

Bookface praktika edo jolasa argazki bat liburu baten azalarekin bat egitean datza. Argazki eta liburu azalen uztarketaren emaitza harrigarriak ikusgai daude erakusketa honetan.

 

Informazioa guztia Literaktum.eus webgunean.


2018 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala