Yolanda Arrieta

Yolanda Arrieta (Etxebarria, 1963)

38_yolanda arrieta_ aiete_10

Irakasle ikasketez gain, Antzerkia eta Kultur eta Gizarte Antropologia egin ditu Yolanda Arrietak.

Idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz gain, hainbat liburu argitaratu ditu Haur eta Gazte literaturan zein helduenean. Azkena Argiaren alaba 2015eko Euskadi Saria Haur eta Gazte Literaturan.

Haur txikien gurasoekin literatura lantzeko saioak egiteaz gain, ipuina edota olerkia ardatz duten zenbait produktu ere sortu ditu: testu liburuetako Literatura atala, egutegi olgetariak, postalak, margotzeko liburuak, album familiarrak...

Ipuinetik bizi da, aspaldiko lemari fidel: jana gorputzerako, lagunak bihotzerako eta kontuak arimarako.

 

Helduen literatura

  • 1990 Jimiren laguna (Susa aldizkaria)
  • 1991 Luisa (SUSA aldizkaria)
  • 1995 Noiz baina! (EGAN Aldizkaria)
  • 1996 Lekurik bai? (E. Jaurlaritza. Hezkuntza saila)
  • 1996 Bihozkadak (EGAN Aldizkaria)
  • 1998 Jostorratza eta haria (Kutxa)
  • 2000 Gutiziak (Txalaparta)
  • 2001 Jostorratza eta haria (Alberdania)
  • 2005 Lauaxaeta. Idazleek idazleari Omenaldia (EHU-ko Argitalpen Zerbitzua)
  • 2006 Zortzi unibertso, zortzi idazle elkarrizketa (Alberdania)
  • 2008 Uretan lez (Erein)
  • 2009 Off-on (Erein)
  • 2014 Argiaren alaba (Markina-Xemeingo udalaren laguntzaz autoeditatua)

 

Saiakera

  • 2005 Gatzaren atzetik

 

Haur eta gazte literatura

  • 1992 Badago ala ez dago...? (Eusko Jaurlaritza)
  • 1992 Begigorritarren erlojua (SM)
  • 1994 Hegaldiak (SM)
  • 1995 Denboaren kanta-kontuak (SM)
  • 1996 Nola bizi, zazpi bizi (DDB)
  • 2000 Izar bat erori da zerutik lurrera (Baigorri)
  • 2004 Groau! (Aizkorri)
  • 2005 Astebeteko kontuak (Aizkorri)
  • 2007 Oinutsik jauregian (Ibaizabal)
  • 2007 Ametsetarako hitzak Zenbait idazle (Lea-Artibaiko Hitza)
  • Zazpi pertsonaia istorio bila (Aizkorri)
  • 2008 Zorionak! (Iurretako Udala)
  • 2009 Amarunen alamandrea (Gero-Mensajero)
  • 2009 Agur, ama! (Aizkorri)
  • 2009 Ongi etorri! (Galdakaoko Udala)
  • 2010 Itzalpetik (Erein)
  • 2010 Nitaz ahaztu dira (Erein)
  • 2011 Amaren urteak (Aizkorri)
  • 2011 Iturretako ermita (Markina-Xemeingo Udala)
  • 2011 ABCD berri bat (Mezulari)
  • 2011 Ai, ai, ai! (Mezulari)
  • 2012 Basajaun eta Martin (Erein)
  • 2014 Maddalenen usaina (Ibaizabal)

 

Bestelakoak

  • 2004 Eskola antzerkia lantzeko gida (Euskal Idazleen Elkartea)
  • 2004 Ipuina Lantzeko Gida (Euskal Idazleen Elkartea)
  • 2005 Saldarako ipuina (IVAP. Administrazioa euskaraz. 49. zenbakia)
  • 2006 Zurian zuri (Beterriko liburua)
  • 2007 Mari ipuina (Bilboko udala)
  • 2008 K.M eta M.K. (IVAP. Administrazioa euskaraz. 61. zenbakia)
  • 2008 Idazketa sortzailetik pentsamendu sortzailera artikulua (Eusko Ikaskuntzako edizio digitalean)

 

Sariak

  • 1990 I.Legazpi saria
  • 1991 Baporea saria
  • 1991 Euskadi Antzerki Saria
  • 1991 Santurtziko antzerki labur saria
  • 1991 Pedro Barrutia antzerki saria
  • 1993 Donostia hiria antzerkiko 2. saria
  • 1997 Irun hiria saria
  • 2006 Max saria
  • 2011 Peru Abarka saria, Markina Xemeingo Udala
  • 2015 Euskadi Literatura Saria

Bideoa

Elkarrizketak 

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016