Santiago Segurola

Santiago Segurola (Barakaldo, 1957)

36_santiago_segurola ernest lluch_13-2

Kirol kazetari espainiarra. Lankide ohiko izan da hala kirol programetan nola interes orokorrekoetan.

Ibilbide luzea egin du El Paísen, 1986tik hasita. Kirolen ataleko erredaktoreburu izan zen. 2007ko abuztuan, Marca kirol egunkarian sartu zen, zuzendariaren laguntzaile postuan. Onda Ceroko Al primer toque programan ere parte hartzen du.

Futbola izan du jardun­eremu nagusia, baina espezialista handia da atletismoan, igeriketan eta saskibaloian ere.

Ezaguna da haren musikazaletasuna; tarteka, disc­jockey aritzen da Madrilgo areto batzuetan.

 

Bideoa

Elkarrizketak 

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016