Santiago Roncagliolo

Santiago Roncagliolo (Lima, 1975)

35_santiago roncagliolo c dimitris yeros ernestlluch_13

Idazle, dramaturgo, itzultzaile eta kazetari peruarra. Horrez gainera, telenobelen gidoigilea, ikerkuntza­kazetaria eta aholkulari politikoa da. El País espainiar egunkarian eta Hego Amerikako zenbait egunkaritan argitaratu izan du.

Haurtzaroaren parte bat Mexikon eman zuen; izan ere, 1977an familiak alde egin zuen Perutik aldi baterako, 1975ean Morales Bermúdezek gobernu militarra ezarri izanaren ondorioz. Mexikon bizi ondoren, Santiago Perura itzuli zen gurasoekin. Roncaglioloren ametsa idazle izatea zen, eta Liman haurrentzako liburuak eta antzerki­lan bat argitaratzera iritsi zen, Tus amigos nunca te harían daño. Peruko hiriburuan, Herriaren Defendatzailearen bulegoan lan egiten zuen, harik eta 2000.urtean Madrilera alde egin zuen arte, arrakasta lortzeko asmoz.

Beldurra da haren lanetako ardatza. Bere belaunaldiko eleberrigile ezagunenetako bat da espainieraz idazten dutenen artean. 2010ean, espainierazko idazleen artean bere belaunaldiko 22 idazle onenen artean sailkatu zuen Granta aldizkari britainiarrak. The Wall Street Journalek García Márquezen ondorengoetakoen artean izendatu zuen.

The Guardian egunkari ingelesak Peruri buruz idatzitako eleberri handien artean kokatu zuen Abril rojo. Halaber, fikziorik gabeko eleberrien trilogia bat idatzi du Latinoamerikako XX. mendeaz: La cuarta espada, El amante uruguayo eta Memorías de una dama.

 

Eleberria

  • 2002 El príncipe de los caimanes ­
  • 2005 Pudor
  • 2006 Abril rojo
  • 2006 Matías y los imposibles
  • 2007 Jet Lag
  • 2009 Memorías de una dama
  • 2010 Tan cerca de la vida
  • 2012 El amante uruguayo, una historia real
  • 2013 Óscar y las mujeres
  • 2013 El gran escape
  • 2014 La pena máxima
  • 2016 La noche de los alfileres

 

Kontakizunak

  • 1999 La casa embrujada
  • 1999 Rugor, el dragon enamorado ­
  • 2000 La Guerra de Mostark
  • 2003 Crecer es un oficio triste
  • 2012 Mi primera vez

 

Saiakera

  • 2004 El arte nazi
  • 2007 La cuarta espada. La historia de Abimael Guzmán y Sendero Luminoso

 

Antzerkia

  • 1999 Tus amigos nunca te harían daño

 

Sariak

  • 2003 Nuevo Talento FNAC saria
  • 2006 Alfaguara saria
  • 2007 White Raven saria
  • 2010 Carabela de Plata
  • 2013 El Barco de Vapor haur literatur saria
  • 2010 Carabela de Plata saria
  • 2011 Independent Foreign Fiction saria

Bideoa

Elkarrizketak 

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016