Ignacio Mª Gasca "Poch" (1956-1998)

Ignacio Mª Gasca "Poch" (Donostia  1956-1998)

34_poch

[Argazkia: Mariví Ibarrola]

Ignacio María Gaska Ajuria zuen izena Pochek, “Pochete” gaztetan, gaixobera zela eta. Medikuntza- ikaslea izanik, musikan hasi zen Donostian, punkaren itzalpean. Madrilen jarri zen gero bizitzen, eta han Ejecutivos Agresivos talde jostariko kide izan zen, zeina Madrilgo Movidako abangoardia baitzen.

1981ean, Derribos Arias sortu zuen Alejo Alberdi, Juan Verdera eta Manuel Moreno “Pol”ekin batera. Musikaren aldetik sailkaezinak ziren; Poch autodidakta eta surrealismo berezikoaren jenialtasunak elikatzen zuen taldea. Derribos Ariasen azken LParen ondoren, 1984an, Pochek multinacional batekin sinatu zuen kontratua, eta Poch se ha vuelto a equivocar izenburuko LPa grabatu zuen bakarlari gisa.

Diziplina askotan jardun zuen, aintzindari betiere, eta Espainiako lehen bideoklipetako bateko protagonista izan zen laurogeiko hamarraldian; Pedro Almodóvarren Laberinto de pasionesen hartu zuen parte, Ser o no ser musikalean jardun zuen zenbait kantarekin, eta harreman sarriak izan zituen zenbait artista plastikorekin; besteak beste, El Hortelanorekin.

1991n, Donostiako erretirotik, parte hartu zuen Espainian omenaldi gisa egin zitzaizkion diskoetako batean, El chico más pálido de la playa de Gros. Haren konposizioak jo zituzten 20 taldeen artean ziren, besteak beste, Siniestro Total, Esclarecidos, Buenas Vibraciones, Fangoria, Os Resentidos, Los Coyotes, Gabinete Caligari, Negu Gorriak, eta abar.

80ko hamarraldiaren erdi aldera, Pochi Huntingtonen gaitza diagnostikatu zioten, nerbio­sistemaren gaitz degenerativo bat, kognizioa eta mugikortasuna kaltetzen dituena, eta horrek ekarri zion heriotza, 1998an.

 

Diskografia

Ejecutivos Agresivos
  • 1980 Mari Pili
Derribos Arias
  • 1982 Branquias bajo el agua
  • 1982 A-Flúor
  • 1983 Aprenda alemán
  • 1983 En la guía, en el listín
  • 1984 Disco pocho
  • 1996 CD
  • 2001 La centralita de información
Bakarlari moduan
  • 1985 Poch se ha vuelto a equivocar
  • 1988 Nuevos sistemas para viajar
La Banda Sin Futuro
  • 1997 Grabaciones desinfectadas
Omenezko diskoa
  • 1991 El chico más palido de la playa de Gros

Bideoa

Elkarrizketak 

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016