Mikel Chamizo

Mikel Chamizo (Tolosa, 1980)

32_mikel_chamizo_santelmo_5

Konposizioa ikasi zuen, Musikenen. Haren musikaren ezaugarrietako bat tresna akustikoak eta elektronika konbinatzea da, eta zenbait musikaldi eta ziklotan interpretatu izan dute, hala nola Veneziako Biennalen, Sound and Music Computing Conferencen, Música Electrónica Novan, Musika Hamabostaldian.

Sare sozialen musika­posibilitateak ere aztertu ditu, 365musicaltweets.com proiektu anbizio handikoaren bidez, zeina urtebetez garatu baitu Twitter­en. Gaur egun, soinu­paisaia dramatizatuen sail luze batean ari da buru­belarri.

Konpositore­lanarekin batera, lan handia egiten du kazetari, musika­kritikari eta dibulgatzaile gisa ere. Mundoclasico.com egunkari digitaleko zuzendariordea da, sarri idatzi ohi du Euskal Herriko egunkarietan, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren programarako oharrak idatzi ohi ditu. Musika entzuten ikasteko eskolak eman izan ditu Euskal Herriko Unibertsitateko Esperientziaren Ikasgeletan. Musika garaikideari buruzko hitzaldiak eman ditu, bai eta artikulu espezializatuak idatzi ere, zenbait erakunderentzat; BBVA fundazioa, Museo de Arte Reina Sofia, eta abarrentzat. Bai eta diskografia­konpainientzat ere, hala nola Verso edo Orpheus.

 

Bideoa

Elkarrizketak 

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016