Iñaki Martiarena "Mattin"

Iñaki Martiaren "Mattin" (Donostia, 1967)

31_mattin

Informazioaren Zientzietan Lizentziatua den arren, hogei urte baino gehiago darama “Mattin”ek ilustrazio lan profesionala burutzen. Formazioz, ilustratzaile autodidakta da.

Urte guzti hauetan, nagusiki, euskarazko idatzizko prentsan egin du lan: “Euskaldunon Egunkaria”n, “Berria”n, “Argia”n, “Irutxulo”n, “Napartheid”en, “Ipurbeltz”en...etabar. Gaur egun, “Berria”ko “Mantangorri” gehigarrian “Belardo” pertsonaiaren komikia argitaratzen du larunbatero.

Azken urteetan hainbat haur eta gazte literaturako liburu ilustratu ditu. Besteak beste, 2013an ateratako “1813­2013 Sua itzali, hiria piztu” komikia argitaratu zuen (Donostia Sutan 1813­2013 Elkartea). 2015ean Ainara Saezek idatzitako “Txoriak ezkutatzen zuena” liburua plazaratu berri du (autoeditatua).

Sarien artean, 1989an, Portugaleteko Udalak emandako komiki saria jaso zuen. Eta 1995ean, “Baleike” Zumaiako komunikabideak antolatutako komiki lehiaketa ere irabazi zuen.

Nazioarte mailan ospe handia duen Haur eta Gazte Liburuen Ilustrazioen Bratislavako Biurtekoan parte hartu du birritan, Galtzagorri Elkarteak OEPLIrekin lankidetzan bere hautagaitza proposatuta: 2003an "Maripuzker" (Elkar) liburuarekin; eta 2011n, “Haize adina” (Cristina­enea Fundazioa) liburuarekin.

 

Lanak

  • 1995 Zulo beltzean
  • 1998 Lapitz baten ibilerak
  • 2000 Asiakleta
  • 2000 Risky eta bere lagunak (2000)
  • 2001 Riskyren bihurrikeriak
  • 2001 Yako
  • 2001 Ni ez naiz umea!
  • 2002 Maripuzker
  • 2002 Riskyren barrabaskeriak
  • 2002 Yako eta haizea
  • 2003 Moko eta Karmele
  • 2004 Ez naiz pegata hutsa!: Gladys eguzkiarekin maitemindu zenekoa
  • 2004 Jokin Galtxagorri
  • 2004 Yako eta lurra
  • 2005 Metro bateko letrak
  • 2005 Gure mundu txikitik
  • 2006 Alimaleko fantasiak
  • 2006 Hogeita sei urte geroago
  • 2006 Josu Azalaren abenturak
  • 2006 Mattinen haserrea
  • 2006 Ur-aparretan
  • 2007 Olibia, Risky, Txop Suey eta Mohamed
  • 2007 Txikimundi (Gure mundu txikitik)
  • 2009 Riskyren ipuin politenak
  • 2010 Patzikuren problemak
  • 2010 1002. gaua
  • 2013 Sua itzali, hiria piztu
  • 2015 Txoriak ezkutatzen zuena

 

Erakusketak

  • 1996 Errenteria-Orereta
  • 2011 Donostia
  • 2015 Ibarra
  • 2015 Zumaian
  • 2016 Donostia

 

Sariak

  • 1988 Eusko Jaurlaritzako Komiki Saria
  • 1989 Portugaleteko Udalaren Komiki Saria
  • 1995 Baleike Zumaiako aldizkariak antolatutako Komiki Lehiaketa

Bideoa

 

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016