Idazlea, dramaturgoa eta irakaslea da. Urte batzuk daramatza ahotsa, gorputza eta lengoairen artean dagoen espazioa modu teorikoan eta praktikoan ikertzen. Narrativa, poesia, eszenarako testuak, testu kritikoak eta saiarera laburrak argitaratu ditu hainbat herrialde eta hizkuntzatan (México, Italia, Britania Handia, USA, Portugal eta Eslovenia). Izenburu batzuk: Gau bakar bat/ Una sola noche (2004), Negutegia (2006), Beltzuria (2014), Ejercicios de ocupación.
Arte, vida y trabajo (2015). Arte eszenikoen eta bisualen arloan lankidetzan ibili da, besteak beste, Idoia Zabaleta, Filipa Francisco, Mal Pelo, Mursego, Maider López, Estela Llovés eta Paco Toledorekin. Humano caracol (2006-2011) sortzaile garaikideei buruzko dokumental sortaren zuzendaria da.
Hitzaldiak eta mintegiak eman, eta kreazio eta pentsamendu garaikidearen inguruan mintegiak zein programak antolatzen ditu. Besteak beste, “Periferiak” (2002-07), “ERresonantzian” (2011), “Arrakalatuta” (2014-15), “Proklama” (2014-16).
Arte Ederretan doktorea (UPV/EHU), egun arte hezkuntzako irakaslea da HUHEZIn (Mondragon Unibertsitatea) eta “Ikerketa eta sorkuntza artean” (UPV-EHU) masterreko irakasle gonbidatua da. Horrekin batera, AZALA espazioko lantaldeko kide ere bada.