Ixabel Agirresarobe

Ixabel Agirresarobe (Usurbil, 1971)

20_ixabel agirresarobe_ aiete_3

Euskal Herrian jaioa, euskara da bere ama hizkuntza. Formazioaz, aktorea, Donostiako Antzerti Eskolan ikasia (1989-93).

Haurrentzako kale antzerkian luze ibilia, HankaGorri eta Gorringo taldeekin nagusiki. Barruko saioetan ere hainbat lanetan parte hartu du, sonatuena Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanean.

1991. geroztik, ipuinak kontatzen ditu, gehienetan haurrei, baina helduei eta famili osoari ere bai. Batzuetan, liburu arteko epeltasunean, beste batzuetan kaleko bizitasunean. Bakarkako saioez gain “Hanka Gorri” eta “Gorringo” taldeen kontaketa gehienetan parte hartu du, Anjel Alkain eta Iñaki Agirrezabalekin batera. Mattin marrazkilariarekin Irudipuinak ikuskizuna eskeintzen du, umeentzako marrazkiak eta ipuinak uztartuz. Telebistan ere aritu da, Ipupomamua haur literaturari buruzko saioan.

Saio biziak eta dinamikoak ditu gustuko. Haurrak bere imajinazioa erabiltzera bultzatzen saiatzenda, narrazioan sartu, jakin-minak piztu, ipuineko protagonistarekin hizketan jarri ...

Ahozkotasuna ikastaroak ere ematen ditu ikastetxeetan, DBH-ko ikasleei. Helburua denen aurrean zerbait kontatzeko gaitasuna garatzea da.

Bideoa

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016