Germán Coppini (1961-2013)

Germán Coppini (Santander 1961 - Madril 2013)

14_german_coppini_autora_  marivi_ibarrola ernest lluch expo

Kantari bat izan zen, Siniestro Total eta Golpes Bajos taldeetan jardun zuen, bai eta bakarlari gisa ere.

Industria diskografikoak ez zuen ondo tratatu, eta jardun betean aritu zen musikaren eta politikaren ertzetan.

Haren musika­ibilbidea aldaketak, arriskuaren aldeko apustuek eta zirkuitu handietatik urruntzeak definitu zuten. Germanen ibilbidea Espainiako musikaren munduko bitxitasun batzuen paradigmatzat har daiteke: urte gutxi batzuetan apar gainean bizi ondoren, ikusezin bihurtu zen, talentua zaintzen ez duten industriaren eta komunikabideen interes faltak xurgatuta.

Coppini Espainiako Alderdi Komunista marxista­leninistako kidea zen. 2011ko hauteskunde orokorretan, hirugarren postuan aurkeztu zen Diputatuen Kongresurako “Republicanos” zerrendan.

 

Diskografia

Siniestro Total
  • 1981 Ayudando a los enfermos
  • 1982 ¿Cuándo se como aquí?
  • 1983 Sexo chungo / Me pica un huevo
Golpes Bajos
  • 1983 Golpes bajos (maxisingle)
  • 1984 A santa campaña
  • 1985 Devocionario
  • 1983-85 Todas sus grabaciones
  • 1998 Vivo
Nacho Cano
  • 1986 Edición limitada
Bakarlaria
  • 1987 El ladrón de Bagdad
  • 1989 Flechas negras
  • 1996 Carabás
  • 2006 Las canciones del limbo
  • 2012 Huellas de una voz
  • 2013 América herida
Anónimos
  • 2005 Anónimos
Lemuripop
  • 2008 Primo tempo
  • 2012 Todas las pérdidas crean nudos (2012)
Néctar
  • 2014 Néctar

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016