Elvira Lindo

Elvira Lindo (Cádiz, 1962)

12_elvira lindo  ricardo martn_ tomasene_4

Kazetaritza ikasten hasi zen Elvira Lindo, baina ikasketak baztertu zituen irratian lanean hasi zenean, hemeretzi urte besterik ez zuela. Gidoigile-, esatari- eta iruzkingile-lanak egin zituen, eta RNEko zenbait programa aurkeztu ere bai; gisa horretako eginkizunak egin zituen SER katean eta telebistan ere. Gidoi haietan sortu zen Manolito Gafotas pertsonaia, zeinak, saileko lehen liburua argitara eman zenez geroztik, 1994an, egundoko arrakasta izan baitu. Honako eleberri hauek idatzi ditu, besteak beste: El otro barrio (1998), Algo más inesperado que la muerte (2003), antzerkirako egokitua, Lo que me queda por vivir (2010), Lugares que no quiero compartir con nadie (2011); antzerki lan bat, La ley de la selva (1996); eta El Paíseko kronikak: Tinto de verano (2001), Otro verano contigo (2002) eta Don de gentes (2011).

1998an, Haur eta Gazteentzako Literaturako Sari Nazionala irabazi zuen, eta 2005ean Biblioteca Breve saria jaso zuen Una palabra tuya eleberriagatik, zeina zinera eraman baitzuen Ángeles González-Sindek, bai eta arrakasta handia lortu ere. Zinerako gidoi asko idatzi ditu; esate baterako, La primera noche de mi vida, zeinak zenbait sari jaso baitzituen Espainiako eta nazioarteko zinemaldi batzuetan.

Kataluniako Argitaratzaileen Elkartearen Atlántida saria irabazi zuen 2009an, eta El País egunkarian argitaratu ohi du.

 

Haur narrazioa

Manolito Gafotas

  • 1994 Manolito Gafotas (Alfaguara Infantil y Juvenil
  • 1995 Pobre Manolito (Alfaguara Infantil y Juvenil)
  • 1996 ¡Cómo molo! (Alfaguara Infantil y Juvenil)
  • 1997 Los trapos sucios (Alfaguara Infantil y Juvenil)
  • 1998 Manolito on the road (Alfaguara Infantil y Juvenil)
  • 1999 Yo y el Imbécil (Alfaguara Infantil y Juvenil
  • 2000 Todo Manolito (Alfaguara Infantil y Juvenil)
  • 2002 Manolito tiene un secreto (Alfaguara Infantil y Juvenil)
  • 2012 Mejor Manolo (Seix Barral)
Olivia

  • 1996 Olivia y la carta a los Reyes Magos (SM)
  • 1997 La abuela de Olivia se ha perdido (SM)
  • 1997 Olivia no quiere bañarse (SM)
  • 1997 Olivia no quiere ir al colegio (SM)
  • 1997 Olivia no sabe perder (SM)
  • 1997 Olivia tiene cosas que hacer (SM)
  • 1997 Olivia y el fantasma (SM)
Beste kontakizun batzuk

  • 1999 Charanga y pandereta
  • 2000 Amigos del alma (Alfaguara Infantil y Juvenil)
  • 2001 Fue una gran dibujante
  • 2002 Bolinga (Proyecto Sur de Ediciones, Alfaguara Infantil y Juvenil)

 

Narrazioa

  • 1998 El otro barrio (Ollero & Ramos, Alfaguara, Seix Barral)
  • 2002 Algo más inesperado que la muerte (Alfaguara)
  • 2005 Una palabra tuya (Seix Barral)
  • 2010 Lo que me queda por vivir (Seix Barral)
  • 2011 Lugares que no quiero compartir con nadie (Seix Barral)

 

Antzerkia

  • 1996 La ley de la selva
  • 2004 La sorpresa del roscón

 

Gidoiak

  • 1998 La primera noche de mi vida
  • 1998 Manolito Gafotas
  • 2000 Ataque verbal
  • 2000 Plenilunio
  • 2000 El cielo abierto
  • 2008 Una palabra tuya
  • 2010 Lo que me queda por vivir
  • 2014 La vida inesperada

 

Ez fikzioa

  • 2000 Ser compañera, en: Ser mujer de Laura Freixas
  • 2001 Tinto de verano (Aguilar)
  • 2002 Tinto de verano 2. El mundo es un pañuelo (Aguilar)
  • 2003 Tinto de verano 3. Otro verano contigo (Aguilar)
  • 2011 Don de gentes (Alfaguara)
  • 2015 Noches sin dormir (Seix Barral)

 

Interpretazioa

  • 1998 La primera noche de mi vida
  • 1999 Manolito Gafotas
  • 1999 Plenilunio
  • 2000 Ataque verbal
  • 2000 El cielo abierto
  • 2001 Sin vergüenza
  • 2003 Planta 4ª
  • 2004 Cachorro

Bideoa

Elkarrizketak

 

Prentsa artikuluak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016