Aritz Gorrotxategi

Aritz Gorrotxategi (Donostia, 1975)

10_aritz gorrotxategi_ blog

Gidoigile (Goenkale, Balbemendi), zutabegile (Berria, Diario Vasco, Territorios gehigarria...), irakasle (EHU, Esperientzia Gelak, Literatur tailerrak...) eta itzultzaile jardun du. Tolstoi, Coetzee eta Philip K. Dick ekarri ditu euskarara.

Estilo askotan aritu den idazlea da: poesia, nobela, narrazioa, kronika... Literatura eta zinema landu ditu bereziki. 2000. urtean Irun Hiria saria eskuratu zuen bere lehen eleberriarekin, Kafkaren labankadarekin. Poesian, harenak dira Taxi bat Hamletentzat, Zaldi hustuak eta Hariaz beste poema-liburuak. Azken honengatik Kritikaren saria jaso zuen 2012an. El Gallo de Oro argitaletxeak aurten argitara eman duen Muga antologia poetiko elebidunean parte hartu du. Prosan, berriz, Egurra Pinotxori ipuin-bilduma eta Galtzontziloak autobusean zintzilik, Kearen truke, Axola ez duenean eta Koldar hutsa zara eleberriak aipa daitezke.

2014an martxan jarri zuen bere bloga.

Durangon eta Donostian 2008az geroztik ospatzen diren Pentsamendua eta poesia jardunaldien antolatzaileetako bat da.

 

Narrazioa

  • 2002 Egurra Pinotxori (Alberdania)

 

Eleberriak

  • 2001 Kafkaren labankada (Kutxa)
  • 2002 Galtzontziloak autobusean zintzilik (Erein)
  • 2005 Kearen truke (Alberdania)
  • 2009 Axola ez duenean (Alberdania)
  • 2015 Koldar hutsa zara (Erein)

 

Poesia

  • 2002 Taxi bat Hamlet-entzat (Hiria)
  • 2007 Zaldi hustuak (Erein)
  • 2011 Hariaz beste (Erein)

 

Bideoa

Elkarrizketak

 

Prentsa artikuluak

2018 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016