Anjel Lertxundi

Anjel Lertxundi (Orio, 1948)

09_anjel lertxundi_alderdi eder_10

Maisu eta Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Irakaskuntzan eta kazetaritzan aritu da hainbat urtez. 1970. urtean argitaratu zuen lehen liburua, Hunik arrats artean ipuin bilduma. Harrezkero, nobelaz eta ipun bildumaz gainera, artikulugintza, saiakera eta haur eta gazte literatura landu ditu.

Jasotako sarien artean aipagarriak dira, 2010ean Espainiako Literatura Sari Nazionala, Eskarmentuaren paperak lanarekin eta 1999an, Euskadi Literatura Saria Argizariaren Egunak liburuarekin. Berriki, Zu nobela argitaratu du.

Produkzio handiko idazlea, literaturaren alor guztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpen eta saiakerara, haur eta gazte literatura ahaztu gabe. Zinemaren munduan ere murgildu da, bi pelikula zuzenduz: 1985ean Hamaseigarrenean, aidanez (izen bereko bere liburuan oinarriturik) eta 1987an Kareletik. Honetaz gain, hainbat hedabidetan kolaboratu du, tartean Berria egunkarian.

Euskal Idazleen Elkartearen sorreran, 1982an, erakundearen presidente izendatu zuten, eta kargu hartan egon zen 1985 arte.

Hitz­jokoen zalea, hiztegia iraultzeko eta aberasteko bultzatzaile nekaezina da. Euskaltzain urgazlea da, eta euskaltzain oso izendatzeko proposatu dute. Euskarak duen idazle onenetakoa da Lertxundi, eta ofizio handienetakoa.

Andu, aitaren baserriaren izena, eta Iñaki Aldai ezizenak erabili izan ditu.

 

Haur eta gazte literatura

  • 1981 Portzelanazko irudiak (Erein)
  • 1981 Tristeak kontsolatzeko makina (Erein)
  • 1982 Gizon kabalen piurak (Erein)
  • 1988 Eskiatzaile herrenaren kasua (Erein)
  • 1988 Estalaktita rockeroaren kasua (Erein)
  • 1988 Kaxkajo bahituaren kasua (Erein)
  • 1988 Paris de la France-ko pateen kasua (Erein)
  • Alarguntsa sikodelikoaren kasua (Erein)
  • Sardina ezpain gorriaren kasua (Erein)
  • 1993 Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe (Erein)
  • 1993 Tresak eta kordelak (Zarauzko Udala)
  • 1998 Lehorreko koadernoa (Alberdania)
  • 1999 Nire kuleroak (Elkar)
  • 2000 Muxubero, mon amour (Elkar)

 

Narrazioa

  • 1970 Hunik arrats artean (Lur)
  • 1980 Aise eman zenidan eskua (Erein)
  • 1984 Urtero da aurten (Erein)
  • 1990 Lurrak berdinduko nau (Erein)
  • 1995 Piztiaren izena (Alberdania)

 

Eleberriak

  • 1971 Ajea du Urturik (Gero Mensajero)
  • 1973 Goiko kale (Gero Mensajero)
  • 1983 Hamaseigarrenean, aidanez (Erein)
  • 1987 Tobacco days (Erein)
  • 1989 Carla (Erein)
  • 1991 Kapitain Frakasa (Erein)
  • 1994 Otto Pette (Hilean bizian bezala) (Alberdania)
  • 1996 Azkenaz beste (Alberdania)
  • 1998 Argizariaren egunak (Alberdania)
  • 2002 Zorion perfektua (Alberdania)
  • 2004 Konpainia noblean (Alberdania)
  • 2006 Ihes betea (Alberdania)
  • 2008 Zoaz infernura, laztana (Alberdania)
  • 2011 Etxeko hautsa (Alberdania)

 

Saiakerak

  • 1968 Gaurko literatura (Donostiako Apaizgaitegia)
  • 1972 Pio Baroja (Gero Mensajero)
  • 1974 Xabier Lizardi, olerkari eta prosista (Jakin)
  • 1982 Haur literaturaz (Erein)
  • 1996 Letrak kalekantoitik (Alberdania)
  • 1998 Munduaren neurriak (BBK eta Ikeder)
  • 1999 Gogoa zubi (Alberdania)
  • 1999 Muga-mugako zirriborroak (Edo pipiñoen kanpaina baten lehendabiziko zirriborroak) (KM)
  • 2001 Mentura dugun artean (Alberdania)
  • 2010 Eskarmentuaren paperak (Alberdania)

 

Itzulpenak

  • 1996 Urrezko Astoa; Luzio Apuleio (Ibaizabal)

 

Bidaiak

  • 2004 Italia, bizitza lanbide (Alberdania)

 

Biografiak

  • 1997 Martin Ugalde, leialtasun baten historia (Andoaingo Udala)

 

Bideoa

Elkarrizketak 

 

Prentsa artikuluak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016