Aitziber Alonso

Aitziber Alonso (Donostia, 1971)

01_aitziber alonso. aiete_10

Aitziber Alonsok Arte Ederrak ikasi zituen EHUn, pintura adarrean espezializatuz. Halaber, grabatu eta litografia ikasketak egin zituen Debako Arte Eskolan eta Artelekun, hurrenez hurren. Bestalde, argazkilaritza, infografia eta multimedia ikasketak egin zituen Donostian.

1997an murgildu zen ilustrazioaren munduan, Errenteriako Xenpelarren koadernaketa tailer batean parte hartzen ari zela. Serigrafia ikastaroa egin zuen Artelekun, bai eta moda ilustrazioko ikastaroa ere Balenciaga Museoan, eta horrela, ilustratzaile lana sendotuz joan zen.

Egun, ilustratzaile zereginak eta Galtzagorri Elkartearekiko lankidetza uztartzen ditu, 2011- 2014 bitartean elkarteko lehendakaria izan zen. Eta elkarte honek prestatzen dituen areto litararioen eszenografiak prestatzen ditu. Bestalde, “album ilustratuen” Etxepare sarietako epaimahaikidea izan oi da, ilustratzaileak trebatzeko "Marrazioak" tailerrak koordinatzen ditu 2009az geroztik,eta baita aieteko kultur etxea eta galtzagorrirekin batera ilustratzailearen txokoa koordinatzen du, eta “Irria” aldizkarian parte hartzen du Patxi Zubizarreta idazlearekin batera.

 

Ilustrazioen bibliografia

  • 2002 Argisentiko ipuinak (Jose Maria Satrustegi)
  • 2003 Oihan txikiko mamuak (Jose Maria Satrustegi)
  • 2004 Hilerriko mamuak (Aitor Arana Luzuriaga)
  • 2005 Ur-jauzien negarra (Makome Inongo-Vi)
  • 2006 Elurrezko pilotak (Antton Kazabon Amigorena)
  • 2006 Aingeru (Aitor Arana Luzuriaga)
  • 2007 Zanbuluko sonanbuloa (Antton Kazabon Amigorena)
  • 2007 Oinutsik jauregian (Yolanda Arrieta Malaxetxebarria)
  • 2007 Jostailu zahar, jostailu berri (Karlos Santisteban Zimarro)
  • 2008 Zorionak! (Yolanda Arrieta Malaxetxebarria)
  • 2008 Zazpi pertsonaia istorio bila (Yolanda Arrieta Malaxetxebarria)
  • 2009 Ongi etorri! (Yolanda Arrieta Malaxetxebarria)
  • 2009 Mutiko deabrua (Aitor Arana Luzuriaga)
  • 2009 Aio pelaio! (Antton Kazabon Amigorena)
  • 2009 Agur ama! (Yolanda Arrieta Malaxetxebarria)
  • 2010 Errepidea (Miren Agur Meabe Plaza)
  • 2010 Bidegorriko festa (Ana Urkiza Ibaibarriaga)
  • 2011 Jolas-Molas: jolasean aritzeko poematxoak eta kantuak (Itziar Zubizarreta Ayerbe)
  • 2011 Hamaiketan igerilekuan (Antton Kazabon Amigorena)
  • 2011 Amaren urteak (Yolanda Arrieta Malaxetxebarria)
  • 2012 Elur-antzara (Paul Gallico)
  • 2013 Tigreen hizkera (Antton Kazabon Amigorena)
  • 2013 Oihaneko epailea (Jesus Mari 'Txiliku' Olaizola Lazkano)

Bideoa

Elkarrizketak 

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016