Todas las librerías son centros culturales

todas-las-librerias-son-centros-culturales
DSS2016EU
Asteazkena, 2016(e)ko maiatzak 04
19:00
Koldo Mitxelena
Gaztelaniaz
Libre, jarleku guztiak bete arte
Ikusi Google Maps-en

Donostiaren Europar Hiriburutza dela eta, Munduko Liburu-Saltzaileen Topaketa antolatu da Literaktum programaren baitan. Honakoan, une hauetan kulturaren aldetik nabarmentzen diren bost liburu-dendatako ordezkariak bilduko ditugu: Colonnes (Tánger), Ulysse (Paris), Nollegiu (Bartzelona), Ler Devagar (Lisboa) eta Tipos Infames (Madril). Izan ere, erabat sinetsita gaude liburu- dendak horixe direla: kultura-guneak. Haien historia eta garrantzia aldarrikatu behar direla. Eta haien arima bertako liburuzainak direla –nahiz eta ez izan merezi duten protagonismoa–, eragile dinamikoak eta arau-emaileak diren aldetik, bai eta kultura eta belaunaldi desberdinen arteko zubi ere (desberdinak, baina puntu komun askorekin).

"Todas las librerías son centros culturales" José Pinho, Xavier Vidal eta Gonzalo Queiporen (edo Alfonso Tordesillasen) arteko elkarrizketa da, moderatzaile lanak Jorge Carrión egingo dituelarik.

Liburu-dendetan, betidanik zerbitzatu da kafea, betidanik egin dira solasaldiak eta are arte-erakusketak ere. Baina XXI. mendean, liburu-dendek beren izaeraren osagai bihurtu dituzte jarduera horiek eta beste batzuk, eta hibridazio-logika horrek geldiezina dirudi. Hiru hibridazio-proiektu enblematikotako ordezkariak gonbidatu ditugu, liburu-dendek XXI. mendean izan(go) dituzten aldaketez mintza daitezen. José Pinho Ler Devagar liburu-denda handiaren burua da. Eskaintza gastronomiko handia egiteaz gainera, kontzertuak, antzerkia, literatur jarduerak eskaintzen ditu, milaka eta milaka libururen artean. Gonzalo Queipo (edo Alfonso Tordesillas) liburu- saltzailea da Tipos Infamesen. Madrilgo liburu-denda erreferentziazko bat, taberna ere badena, eta aldian behin idazleak liburuzain izatera gonbidatzen dituena. Eta Xavi Vidalek lekuz aldatu berria du Nollegiu liburu-denda, joan den mendeko 20ko hamarkadako eraikin zahar, hiru solairuko batera aldatu ere, liburuak era guztietako kultur ekintzekin batera bizi daitezen, Bartzelonan.

Antolatzaileak: DSS2016EU eta Gipuzkoako Liburu-saltzaileen Elkartea

Laguntzaileak: Koldo Mitxelena Kulturunea eta Donostia Kultura



Egutegia

Aurreko hilabetera joan Ira - 2019 Hurrengo hilabetera joan
Gertakizunen agenda Ira - 2019
Al As Az Og Or Lr Ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016