Todas las librerías son librerías de viaje

todas-las-librerias-son-librerias-de-viaje
DSS2016EU
Asteartea, 2016(e)ko maiatzak 03
19:00
Koldo Mitxelena
Gaztelaniaz
Libre, jarleku guztiak bete arte
Ikusi Google Maps-en

Donostiaren Europar Hiriburutza dela eta, Munduko Liburu-Saltzaileen Topaketa antolatu da Literaktum programaren baitan. Honakoan, une hauetan kulturaren aldetik nabarmentzen diren bost liburu-dendatako ordezkariak bilduko ditugu: Colonnes (Tánger), Ulysse (Paris), Nollegiu (Bartzelona), Ler Devagar (Lisboa) eta Tipos Infames (Madril). Izan ere, erabat sinetsita gaude liburu- dendak horixe direla: kultura-guneak. Haien historia eta garrantzia aldarrikatu behar direla. Eta haien arima bertako liburuzainak direla –nahiz eta ez izan merezi duten protagonismoa–, eragile dinamikoak eta arau-emaileak diren aldetik, bai eta kultura eta belaunaldi desberdinen arteko zubi ere (desberdinak, baina puntu komun askorekin).

"Todas las librerías son librerías de viaje" Rachel Muyal-en eta Catherine Domain-en arteko elkarrizketa da, moderatzaile lanak Jorge Carrión egingo dituelarik.

Liburu-dendak literaturaren memoria eta bidaiarako gonbita dira. XX. mendearen bigarren erdiko kulturaren bi protagonista bilduko ditugu, gurekin parteka dezaten errealitate horretaz duten ikuspegia. Rachel Muyal Gerofi ahizpen oinordekoa izan zen, hau da, Tangerko Librairie des Colonnes mitikoaren sortzaileen oinordekoa. 1973 eta 1998 artean zuzendu zuen liburu-denda. Beraz, Paul Bowles, Juan Goytisolo edo Mohammed Chuckriren solaskide izan zen, baita haien lekuko ere, literaturaren hiri ospetsu hartan ziren hainbeste idazleren artean, zeinek liburu-denda hura baitzuten topaleku, postontzi eta Europarekiko kultur lokarri. Catherine Domainek, berriz, Librairie Ulysse ireki zuen 1971n, munduko bidai liburu-dendarik aspaldikoena; bere Itaka, munduan barrena egiten zituen bidaien ondotik. Gure garaiko bidaiari handienetako bat da; 140 herrialde baino gehiago bisitatu ditu. Urtero, haren liburu-denda Hendaiara aldatzen da udan, izaera nomadaren aldarria eginez.

Antolatzaileak: DSS2016EU eta Gipuzkoako Liburu-saltzaileen Elkartea

Laguntzaileak: Koldo Mitxelena Kulturunea eta Donostia Kultura



Egutegia

Aurreko hilabetera joan Ira - 2019 Hurrengo hilabetera joan
Gertakizunen agenda Ira - 2019
Al As Az Og Or Lr Ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016